Victoria Eugenia Antzokia
Aste Santu aurretik AEG ikastetxeko DAI eta ASI-ko ikasleak Victoria Eugeniako instalazio informatikoak ezagutzeko asmoz abiatu ziren Antzoki bertara.
Iritsi ginenean bertako langile bat zegoen zain eta antzokia erakusteaz arduratu zen. Oso sare informatiko handia dute bertan, eta gauza gehienak informatikoki dabiltza; ordenagailuak, telefonoak, kamerak Hauek guztiek bere IP partikularra dute. Hainbeste gauza edukita, sarearen organizazio ona ezinbestekoa dela esan zigun langileak dena ipini zuten garai hura gogoratuaz. Esaten zigunez lan handia da horrelako sare handi baten mantenua eramatea, baina gero erabiltzerako orduan erosotasun handia da.
Antzokia oso handia zen, eta horrek ere gure arreta jaso zuen. DAI-ko ikasleok sareetan oso adituak ez garenez, gure burua antzokian pentsatzen hasi zen, bertako langileak esaten zigunean kontzentratu ordez. Hala ere esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta DAI-ko ikasleoi ASI kurtsoa egitera animatu gaitu.
AEG-ko ikasleak gustura egon ziren entzuten, klasean ikusitako gaiak praktikan ikusten zituzten bitartean.


Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us 





